Bideojokoen espezializazioko irakasleen delegazio batek Montreal bisitatu du

Montreal (Kanada) mundu mailan bideojokoen garapeneko polo garrantzitsuenetako bat da, hainbat enpresa handi eta arlo honetan 15000 langile dituelarik. Gauzak horrela, Bideojoko eta Errealitate Birtualeko Espezializazioko bi irakasle, Raúl Barrena eta Unai Segundo, bertan egon dira bideojokoen inguruko ekosistema ezagutzen. Bideojokoen munduan lan egiten duten Montrealeko hainbat enpresa, unibertsitate eta entitate bisitatu dituzte eta gure ikasleekin eta inguruko enpresekin aplikatzeko ideia interesgarri asko ekarri dituzte. Honetaz gain, izotz-hockey-ari buruz ere ikasi dutela diote. Allez Canadiens!

Lotutako berriak