Pasa den asteko ostiral eta larunbatean Bideojoko eta Errealitate Birtualeko espezializazioko ikasleak Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu zen 4. Bilbao International Games Conference kongresuan egon ziren. Bertan, bideojoko enpresek eskaintzen zituzten hitzaldi eta tailerretan parte hartzeko aukera izateaz gain, beste ikasle eta enpresa txikiek garatutako bideojoko anitz probatzeko aukera izan zuten. Honetaz gain, retro kontsola ugari zeuden bideojoko klasiko askorekin, Super Mario bros. 3, Street Fighter eta Alex Kidd, beste askoren artean. Asko ikasi eta oso ondo pasa zuten!
