Zubiri Manteok Ate Irekiak egingo ditu Lanbide Heziketako aurrematrikularen harira

Lanbide Heziketako zikloen aurre-matrikulazioa maiatzaren 4tik 22ra bitartean (biak barne) izango da. Hori dela eta, Xabier Zubiri Manteo BHI institutuak Ate Irekietako saioak antolatu ditu, ikastetxeak eskaintzen dituen zikloak gertutik ezagutzeko aukera emateko.

Saio hauetan, interesdunek ikastetxeko Lanbide Heziketako eskaintzari buruzko informazioa jasoko dute, eta aldi berean galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera izango dute. Ate Irekiak ikasketak aukeratzeko prozesuan dauden ikasle eta familientzat orientazio-topaketa aproposa izango dira. Saio hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izen-ematea, ondorengo esteken bidez:

Ordua: 18:00etan
Lekua: Zubiriko eraikinean

Ikastetxetik gonbidapena luzatu diete ikasleei eta familiei bertaratzeko, Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukera profesionalak eta formakuntza-ibilbideak bertatik bertara ezagutzeko. 

Gure Lanbide Heziketako eskaintzari buruzko informazio gehiago gure ikasleek sortu eta garatu duten webgune honetan aurkituko duzu. Ikasleek buruturiko lan honetan sormena, teknologia eta talde-lana uztartu dituzte, benetako esperientzia digital bat eskaintzeko. Gainera, gure ikasleek bideo jolas txiki bat ere sortu dute, Zubiri Manteo ikastetxeen eskaintza modu dibertigarrian ezagutzeko.

Espero dugu beraien lana gustuko izatea eta bertan informazio baliagarria aurkitzea!

Lotutako berriak