Bideojokoen arloan ekintzailetza jardunaldi batean parte hartu du Zubiri Manteok

Bideojoko eta Errealitate Birtualeko espezializazioko irakasle diren Rául Barrenak eta Unai Segundok Zornotza LHII ikastetxean Tknikako Urrats Bateko arduradunek antolatutako bideojokoen arloko ekintzailetza jardunaldi batean parte hartu dute. Bertan, Gate8Games enpresako Jorge López eta Enara Artetxe eta Euneiz unibertsitateko Koldo Gutiérrezekin batera hitzaldi bat eman eta mahai ingurua osatu dute. Besteak beste, Euskal Autonomi Erkidegoko bideojokoen enpresen ekosistemaren egoera aztertu eta hau nola sustatu daitekeen landu dute. Benetan interesgarria izan da eta lan egiten jarraitzeko ideia politekin bueltatu dira.

Lotutako berriak