Wiesbadebeko BWHW hezkuntza-erakundeko Ana Richterrek, gure eskola bisitatu du, bere lana pertsonen garapen pertsonal eta profesionalean laguntzea da. Horretarako, Zubiri-Manteorekin lankidetzan aritu nahi dute eta gure ikasleei Alemanian praktikak egiteko aukerak eskaini dizkigu. Haien ikasleentzako praktikak aurkitzeko ere lanean ari gara.
