Mugarik Gabeko Ekomomialariak elkarteko kideak izan ditugu gaur ikastetxean, ekintzailetza eta ekonomia sozial eta solidarioari buruzko hitzaldi bat ematen. Urria eta azaroa bitartean, guztira bost hitzaldi eskainiko dizkiete 2. mailako IPE II modulua egiten ari diren ikasleei.
Hitzaldietan, ekintzailetasuna, ekonomia sozialaren balioak, enpresa-eredu alternatiboak eta gizarte-erantzukizuna izango dituzte hizpide. Gainera, ikasleek lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango dute: EIP II moduluaren barruan sortzen ari diren enpresa-proiektuetan ekonomia sozialaren ikuspegia txertatu beharko dute, eta hori guztia CANVAS sozial baten bidez aurkeztu.
Lehiaketako lanak azaroaren 24an aurkeztuko dira, eta irabazleak Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzaile diren Saretuz dendetan erabiltzeko 150 euroko bono bat jasoko du.
Ekimen honen bidez, gure ikasleek ekintzailetasunaren barruan ekonomia sozialaren printzipioak eta errealitatean izan ditzaketen aplikazioak ezagutzeko aukera izango dute.