Ziberjardun Arduratsua: Gure Ikasleak, Gure Segurtasuna

Gure zibersegurtasuneko ikasleak kanpaina berezi bat egiten ari dira DBHko, Batxilergoko eta erdi mailako lehen mailetako ikasleei zuzenduta.

Helburua da gazteek Interneten dituzten arriskuak hobeto ezagutzea eta egunerokoan segurtasun digitala modu egokian erabiltzen ikastea.
Horretarako, tailerrak, hitzaldi laburrak eta joko didaktikoak antolatu dituzte ikasgelatan, adin-talde bakoitzaren beharretara egokituta. Parte-hartzaileek pasahitz seguruak sortzen, informazioa babesten eta sare sozialetan pribatutasuna kudeatzen ikasiko dute. Gainera, adibide praktikoak emango dituzte phishing eta iruzur digitalak
detektatzen laguntzeko.

Kanpainaren helburua argia da: ikasleak seguruago eta kontzienteago bihurtzea sareko eguneroko erabileran.

Lotutako berriak