Zubiri-Manteo BHIko ikasleek AWS JAM 2026 Espainiako Final Nazionalean parte hartu dute, eta 10 talde onenen artean sailkatzea lortu dute, 25 talde parte-hartzaileren artean 8. postua eskuratuz.
Ikastetxetik zorionik beroenak eman nahi dizkiegu Janire, Ivan, André eta Unaxi, egindako lan bikainagatik eta lortutako emaitzagatik.
Gainera, AWS JAM lehiaketaren maila urtez urte gero eta handiagoa da, eta horrek are balio handiagoa ematen dio lortutako postuari. Ahaleginari, konpromisoari eta erronka teknologikoei aurre egiteko erakutsi duten gaitasunari esker, estatuko talde onenen artean kokatzea lortu dute.
Zorionak egindako lanagatik eta Zubiri-Manteo BHI hain ondo ordezkatzeagatik!

