Merkataritzako Lanbide Heziketako ikasleek gelan landutako edukiak enpresa eta erakundeen eguneroko jarduerarekin lotzeko aukera izan dute hainbat bisitaren bidez.
Salmenta eta Merkataritza Espazioen Kudeaketako 2. mailako ikasleek Bilboko Portua bisitatu dute, hornikuntza- eta biltegiratze-logistikaren inguruko jarduera bertatik bertara ezagutzeko.

Bestalde, Marketin eta Publizitateko 2. mailako ikasleek EITBko egoitza nagusia bisitatu dute. Bertan, irrati- eta telebista-estudioak ezagutzeaz gain, Estatuko erredakziorik handiena bertatik bertara ikusteko aukera izan dute.


IKERFELen, berriz, merkatu-ikerketaren mundura hurbildu dira. Hainbat sektoretako enpresa eta markek izaten dituzten ikerketa-beharrak ezagutu dituzte, baita behar horiei erantzuteko egiten diren merkatu-ikerketa motak ere.