Ekonomia sozial eta solidarioa, ekonomia zirkularra eta ekintzailetza lantzen EIP IIko ikasleekin

Gaur, Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundeko Ane Gobbetti izan dugu gure institutuan, EIP IIko ikasleei ekonomia sozial eta solidarioaren zein ekonomia zirkularra eta ekintzailetzaren inguruko hitzaldia eskaintzen.
Saioan zehar, ikasleek hainbat tresna eta baliabide ezagutu dituzte, ondoren moduluan garatuko dituzten negozio-ideietan balio sozialak, solidarioak eta jasangarritasunarekin lotutako printzipioak txertatzeko. Horrela, ekonomia beste ikuspegi batetik ulertzeko eta etorkizuneko proiektuak ikuspegi arduratsuago batetik diseinatzeko aukera izan dute.
Hurrengo urratsa taldeka lan egitea izango da, beren negozio-ideiak aurkezteko bideoak sortuz eta lehiaketan parte hartuz. Talde irabazleak azaroaren 27an, Ekintzailetza Egunean, jasoko du saria, Donostiako Saretuz-en gastatzeko.
Eskerrik asko Aneri eta Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundeari, gure ikasleei beren proiektuak ikuspegi sozialago, solidarioago eta jasangarriago batetik garatzeko aukera eskaintzeagatik!

Lotutako berriak