AE21 programa Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat ikastetxetan garatzen ari da, 2030 Agendaren iraunkortasunaren aldeko helburuen testuinguruan. Donostiako beste ikastetxe batzuekin batera hainbat forotan parte hartzen dugu, eta institutuan adosten ditugun hobekuntza proposamenak Udalera eramateko konpromisoa hartu dugu.
Helburuak
Eskola-ingurunean dauden ingurumen-arazoak ezagutzea, hobetzeko proposamenak adostea eta abian jartzea.
Arazoak konpontzeko eta herritarrak konponbideetan parte hartzera ohitzeko ikasleengan gaitasunak garatzea .