Marketineko eta Publizitateko Goi-mailako Teknikaria
2 ikasturte
Ziklo hau eta Salmentak eta Merkataritza-Espazioak kudeatzea hiru ikasturtetan egiteko aukera
Batxilergoa, Goi-mailako Heziketa Zikloa, Erdi-mailako Heziketa Zikloa
D eredua (Goizez)
Merkataritza-azterketetan oinarritutako marketin-politikak definitzea eta horien jarraipena egitea, eta produktuak eta/edo zerbitzuak komunikabide eta euskarri egokietan sustatzea eta iragartzea, beharrezko publizitate-materialak landuta.
Komunikazio-materialak prestatzea. Publizitate-materialak hainbat euskarritan egitea. Konbentzitzeko komunikazio-teknikak aplikatzea. Publizitate- eta informazio-materialak lantzea.
Komunikabideen eta publizitate-euskarrien plangintzarako datuak jasotzea. Komunikabideak eta publizitate-euskarriak deskribatzea. Publizitate-baliabideen plana egiten laguntzea.
Enpresaren helburuak eta harreman publikoetako tresnak. Marketineko ekitaldien antolaketaren egitea. Hornitzaileekiko, partaideekiko eta agenteekiko harreman-plana zehaztea. Marketin- eta komunikazio-ekitaldiak eta protokoloak.
Merkataritza-ikerketa baten landa-lana planifikatzea. Landa-langileen ezaugarriak eta inkestatzaileak hautatzeko irizpideak zehaztea. Inkesta egiteko jarraibideak eta galdeketa interpretatzea.
Enpresa baten merkatu-aukerak ebaluatzea. Produktu- edo zerbitzu-politika definitzea. Banaketa-kanala, komunikazio-ekintzak eta briefingak hautatzea. Marketin-plan bat egitea, jarraipena egitea.
Web-orriak eraikitzea. Marketin digitaleko plana diseinatzea. Enpresa baten E-commerce politika definitzea.
Enpresak sortzeko ekimenak eta aukerak aztertzea. Enpresaren forma juridikoa ezartzea eta finantza-baliabideak lortzeko izapideak antolatzea. Kobrantzen, ordainketen eta fakturen dokumentazioa egitea. Kontabilitate- eta zerga-prozesua kudeatzea
Produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko beharrezkoa den informazioa biltzea. Salmenta-argumentarioa lantzea eta produktua/zerbitzua salmenta-sarean aurkeztea. Marketin- eta sustapen-ekintzak definitzea.
Bezeroarentzako arreta-saila antolatzea. Bezeroari arreta emateko egoeretan komunikazio-teknikak erabiltzea. Kontsumitzailea eta erabiltzailea babesteko organismoak eta erakundeak identifikatzea. Bitartekotza- eta arbitraje-prozesuak deskribatzea.
Enpresaren ingurunean merkatuaren aldagaiak aztertzea. SIM bat konfiguratzea. Merkataritza-ikerketako plana egitea. Eskura dagoen informazioa antolatzea eta datuen tratamendua eta analisi estatistikoa egitea.
Ahozko mezuak aztertzea eta sortzea. Idatzizko mezuak interpretatzea eta sortzea. Ingeles mintzatzen diren herrialdeetako kultura-elementu esanguratsuak identifikatzea eta interpretatzea.
Sektorearen ezaugarriak identifikatzea eta lanpostuak definitzea. Laneko arriskuen prebentzioa. Lan-baldintzak aztertzea. Laneratze-prozesua eta bizialdi osoko ikaskuntza.
Enplegurako hautaketa-prozesuak. Konpetentzia pertsonalak, sozialak eta emozionalak. Ekintzailetza-trebetasunak. Ekintzailetza-ideiak. Proiektu ekintzailea.
Digitalizazioa ekoizpen-sektoreetan. Teknologia gaitzaileak ezaugarritzea. Cloud eta sistema konektatuak. Adimen artifizialaren aplikazioa. Datuen ebaluazioa. Enpresa bat digitalizatzeko proiektu bat garatzea.
Nazio Batuen 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak. Euskadiko LH Basque Country 2030 Agenda. Ingurumen- eta gizarte-erronkak. Jasangarritasun-irizpideak jardun profesionalean eta pertsonalean. Produktu eta zerbitzu arduratsuak. Jarduera jasangarriak. Enpresa-jasangarritasuneko
planen analisia.
Hautazko moduluak zehazteko
Sektoreko enpresak sailkatzea, haien antolamendua eta produktu edo zerbitzu mota kontuan hartuta. Sektorearen beharretarako irtenbideak planteatzea. Proposatutako jarduerak gauzatzeko plangintza eta jarraipena egitea. Proiektua aurkeztea eta defendatzea, konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabilita.