Bideojokoen eta Errealitate Birtualaren Garapenean Espezializatutako Goi-mailako Teknikaria
Ikasturte 1 (900 ordu gutxienez, 720 ordu ikastetxean eta 270 enpresan, gutxienez).
Informatika eta Komunikazioak Familiako edozein Goi Mailako Heziketa Ziklo. 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako Heziketa Zikloa
Askotariko gailu eta plataformetarako bideojokoak diseinatu eta garatzea. Horretarako, erabiltzailearen esperientzia bermatzeko, garapen- fase guztietan esku hartzeko aukera ematen duten azken belaunaldiko tresnak erabiliko dira, baita errealitate birtual eta areagotuko aplikazio interaktiboak ere.
Objektuetara orientatutako programazioa, bideojokoen motorrean erabiltzen den programazio-lengoaia kontuan hartuta. Bideojokoak garatzeko garapen-inguruneak, tresnak eta motorrak konfiguratzea. Bideojokoen barne-arkitektura, garapen-motorraren script-etako programazioa zehaztuta. Azelerazio-efektuak, talkak, grabitatea eta jokoko objektuei atxikitutako beste indar batzuk sortzea, bideojokoekin lotutako fisika-sistemaren oinarriak kontrolatuz. Bideojokoen erabiltzaile-interfazeak definitzea.
Bideojokoaren proiektuaren arte kontzeptualaren sortze-prozesuaren printzipioak garatzea. Konposizio aurreratuak sortzea, ilustrazio digitaleko eta marrazki bektorialeko tresna profesionalak aplikatuta. Elementu grafikoak eta 2Dko animazioak diseinatzea, pertsonaien ezaugarriak kontuan hartuta eta ezarritako gidoiari jarraituz. 3D kamera eta argiztapeneko mugimenduen definizioa eta konfigurazioa.
Jokalari anitzeko bideojokoak garatzea, bezero-zerbitzari sareko programazioaren oinarriak identifikatuta eta erlazionatuta. Bideojokoen motorren exekuzioa egiaztatzea sareko programazioa konfiguratzeko parametroak egiaztatuz. Partidak diseinatzea eta garatzea, lineako bideojokoetarako Interneteko zerbitzuen prozedurak erabilita. Adimen artifizialaren kontzeptuak aplikatzea bideojokoen diseinuan.
Ereduak eta gailuak ezagutzea, ekosistema hauek bereiziz: Errealitate Birtuala (EB), Errealitate Areagotua (EA), Errealitate Mistoa (EM) eta Errealitate Hedatua (EH). Bideojokoen diseinua eta garapena, EB eta EAren berezko programazio-ezaugarriak kontuan hartuta. EMekin proiektuak diseinatzea eta garatzea, EB eta EA konbinatuz. Pertsonaia baten Rigging-a sortzea, hau da, 3D (edo 2D) eredu estatiko bat hartu eta txotxongilo digital bihurtzeko prozesua, pertsonaiaren berezko ezaugarrietara egokituz.
Bideojokoaren dokumentazioa. Bideojokoen proiektuak kudeatzea, hauen garapenaren parte diren profil profesionalen etapa guztiak definituz eta inplementatuz. Bideojokoen proiektuen funtzionamendua egiaztatzea proba-prozesuak aplikatuz. Bideojokoak argitaratzea, plataformen eta gailuen ezaugarriak kontuan hartuta. Bideojokoak izan ditzakeen merkatu-segmentuak ezaugarritzea. Bideojokoak hedatzeko planak diseinatzea. Bideojokoen proiektuen negozio-planak diseinatzea, merkatuaren segmentuak eta hauen ezaugarriak identifikatuz.
Formazioa inguruko enpresetan gauzatzen da. Ikasle bakoitzak Ikastetxean tutore bat izango du, eta, enpresan, formazioaren jarraipen zehatza egingo dion instruktore bat.
Ia ikasle guztiek DUAL Intentsiboa modalitatean egiten dute prestakuntza enpresetan.
Lan praktikak atzerriko enpresetan egiteko aukera Erasmus+ bekei esker.