Zubiri Manteoko Merkataritza Jardueren Zikloko 1. mailako ikasleek “Bitxia” erronka garatu dute ikasturtean zehar, Balioak 4.0 barruan lantzen den ekimenaren baitan. Erronka honen bidez, ikasleek elkartasunari lotutako helburu bat lortu dute: bildutako dirua animalien ongizatearen alde lan egiten duen elkarte bati ematea.
Aurtengoan, hautatutako elkartea Adopciones Bajo los Tilos izan da. Asturiasko talde honek urteak daramatza animaliak adoptatzeko prozesuak bideratzen eta adopzio arduratsua sustatzen. Elkartea, nekazal turismo bat ere badena, Elena izeneko emakume ekintzaileak zuzentzen du.
Diruaren entregatzea Zarautzen, Zaunka Albaitaritza Zentroan egin da, bertan lan egiten duen Arantza lagunaren bidez. Arantzak, gainera, eskertza berezi bat izan du elkartearen partetik: ikasle parte-hartzaile bakoitzari taza bana oparitu die oroigarri modura.
Eskerrik beroenak Arantza eta Elena laguntzagatik eta elkarlanagatik, eta, jakina, Adopciones Bajo los Tilos elkarteari eta Zaunka albaitaritza zentroari, beti prest egoteagatik elkartasunaren aldeko ekimenetan parte hartzeko.
Eta zorionik beroenak gure ikasleei, egindako lan bikainagatik eta erakutsitako konpromisoagatik!

