HEDATZE proiektua ikastetxeak arratsaldez eskaintzen duen proiektu bat da. Curriculum ikasgaien errefortzu saioak, tailer ludikoak eta aurreko ikasturteetako gainditu gabeko irakasgaien kudeaketan oinarritzen diren lanketa saioak eskainiko dira.
Helburu nagusiak hauek dira: hezkuntza-komunitate osoari arreta handiagoa eskaintzea, bereziki behar handiena duten ikasleei; eskola orduz kanpo lanerako bilgune gehiago eta arreta denbora gehiago eskaintzea eta ikasleen autonomia lantzea.