Titulazioa
Merkataritza Jardueretako Teknikaria
Iraupena
2 ikasturte
zuzeneko sarbidea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua
Ikastetxean eskaintzen den Hizkuntza eredua
D eredua (Goizez)
Gaitasun Profesionala
Ondasunak eta/edo zerbitzuak banatzeko eta merkaturatzeko jarduerak garatzea, eta merkataritza-establezimendu txiki bat kudeatzea, ezarritako kalitate- eta segurtasun-arauak aplikatuta eta indarrean dagoen legeria errespetatuta.
Irteera profesionalak
- Saltzailea.
- Saltzaile teknikoa
- Ordezkari komertziala.
- Merkataritza-orientatzailea.
- Sustatzailea.
- Telesaltzailea.
- Urrutiko salmenta.
- Teleoperadorea (call center).
- Bezeroarentzako informazioa/arreta.
- Kutxazaina edo apal-betetzailea.
- Contact-centerreko operadorea.
- Online edukien administratzailea.
- Dendako merkataria.
- Saltoki txikiko gerentea.
- Stockak eta biltegia kudeatzeko teknikaria.
- Stockak eta biltegia kudeatzeko teknikaria.
- Biltegiko burua.
- Salgaiak jasotzeko arduraduna.
- Salgaiak bidaltzeko arduraduna.
- Biltegien logistikako teknikaria.
- Enpresetako bezeroarentzako informazio/arretako teknikaria.
Moduluak
Marketina merkatal jardueran
Marketinaren garrantzia enpresan. Produktu mota ezberdinenak aztertu. Prezio-ezarpena. Banaketa-kanalen aukeraketa.
Saltoki txiki baten kudeaketa
Merkatal enpresa txiki baten sorrera -Enpresagela-.
Biltegi teknikak
Biltegiaren antolaketa: harrera, ezartze eta izakinen kudeaketa. Produktuen prestaketa eta garraioa.
Erosketa-kudeaketa
Merkataritza-establezimendu txiki baten erosketa-beharrak zehaztea. Salerosketa kudeatzea. Saltokiko terminala erabiltzea.
Salmenta teknikoa
Merkataritza-eskaintza lantzea eta egitea. Produktuen salmentarekin erlazionatutako ekintzak egitea.
Salmenta-puntuaren dinamizazioa
Merkataritza-azalera antolatzea. Produktuak jartzea, erakustea eta birjartzea. Salmenta-puntuko publizitatea, erakusleihoak eta sustapen-ekintzak egitea.
Salmenta-prozesuak
Kontsumitzaile motak eta horien beharrak identifikatzea. Saltzaileen funtzioak. Salmenta-prozesua antolatzea eta kontratuak formalizatzea. Salmenta-eragiketen merkataritza- eta kobrantza-dokumentazioa kudeatzea.
Merkataritzarako informatika-aplikazioak
Merkataritzan erabilera orokorreko informatika-aplikazioak erabiltzea. Kalkulu-orriarekin kalkulu matematikoak egitea eta datu-baseen kudeatzaileekin datuak tratatzea. Liburuxkak, kartelak… egitea.
Merkataritza-arretako zerbitzuak
Bezeroari arreta/informazioa emateko jarduerak garatzea. Kexak eta erreklamazioak izapidetzea.
Merkataritza elektronikoa
Online salerosketa-ekintzak egitea. Web 3.0 inguruneak erabiltzea.
Ingeles Profesionala
Idatzizko testu errazetan bildutako informazio profesionala interpretatzea. Ahozko eta idatzizko mezu errazak, argiak eta egituratuak sortzea, eta elkarrizketa profesionaletan eragile aktibo gisa parte hartzea.
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I
Sektorearen ezaugarriak identifikatzea eta lanpostuak definitzea. Laneko arriskuen prebentzioa. Lan-baldintzak aztertzea. Laneratze-prozesua eta bizialdi osoko ikaskuntza.
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II
Enplegurako hautaketa-prozesuak. Konpetentzia pertsonalak, sozialak eta emozionalak. Ekintzailetza-trebetasunak. Ekintzailetza-ideiak. Proiektu ekintzailea.
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa
Ekonomia lineala eta zirkularra. Laugarren eta bosgarren industria-iraultzak. Cloud eta sistema konektatuak. Produkzio-sistemen ezaugarriak. Ekonomia linealean oinarritutako sektoreko enpresa klasiko bat 5.0 kontzeptura eraldatzeko plan bat egitea.
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna
Nazio Batuen 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak. Euskadiko LH Basque Country 2030 Agenda. Ingurumen- eta gizarte-erronkak. Jasangarritasun-irizpideak jardun profesionalean eta pertsonalean. Produktu eta zerbitzu arduratsuak. Jarduera jasangarriak. Enpresajasangarritasuneko planen analisia.
Hautazkoak
Hautazko moduluak zehazteko
Proiektu intermodularra
Sektoreko enpresak sailkatzea, haien antolamendua eta produktu edo zerbitzu mota kontuan hartuta. Sektorearen beharretarako konponbideak planteatzea. Proposatutako jarduerak gauzatzeko plangintza eta jarraipena egitea. Proiektua aurkeztea eta defendatzea, gaitasun teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabilita.
Goi-mailako zikloetarako irteerak
- Ziklo guztiak.
Deskargatzeko fitxa