Mikroinformatika-sistemetako eta Sareetako Teknikaria
2 ikasturte
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua
A (Goizez) eta D eredua (Goizez edo Arratsaldez)
Mikroinformatika-sistemak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea – isolatuta edo sarean –, baita sare lokalak ere ingurune txikietan, haien funtzionaltasuna ziurtatuz eta ezarritako kalitate-, segurtasun- eta ingurumenarekiko errespetu-protokoloak aplikatuz.
Mikroinformatika-tresneria estandarraren osagaiak aztertzea. Tresneria mihiztatzea/muntatzea. PCak eta eramangarriak konpontzea. Diagnostiko-softwarea, errendimendu-probak eta parametro elektrikoen neurketa. Ekipoen klonazioa. Periferikoak.
Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea: Windows, Linux, diskoen kudeaketa, fitxategiak, erabiltzaileak, prozesuak… Makina birtualen konfigurazioa, Vmware, Virtual-PC.
Bulegotika-aplikazioak instalatzea eta konfiguratzea. Testu-dokumentuak, aurkezpenak, kalkulu-orriak eta datu-baseak lantzea. Irudien eta bideoen tratamendua. Istorio interaktiboak, animazioak, jokoak eta musika kudeatzea.
Sareko sistema eragileak instalatzea. Erabiltzaileen eta taldeen kudeaketa. Domeinuen kudeaketa. Sareko baliabide partekatuak. Monitorizazio- eta errendimendu-tresnak. Sistema eragileak sare libre eta jabeetan integratzea. …
Kanalizazioak. Konexio-armairuak muntatzea. Kableak sortzea. Ekipoen interkonexioa. Sareko ekipoak instalatzea/konfiguratzea. TCP/IP protokoloak. VLANak sortzea, hari gabeko sareak. Matxurak diagnostikatzea eta konpontzea.
Segurtasun-neurri fisikoak eta logikoak aplikatzea. Etenik gabeko elikatze-sistemak (UPS). Babeskopiak. RAID sistemak. Datuak berreskuratzea. Kriptografia. Malwarea. Segurtasuna hari gabeko sareetan. DBLO.
Sareko zerbitzuak instalatzea: DHCP, DNS, web zerbitzariak, posta zerbitzariak, fitxategiak transferitzeko zerbitzariak, suebakiak, proxya…
Eduki-kudeatzaileak instalatzea: erabiltzaileak, moduluak, menuak… Urrutiko ikaskuntza kudeatzeko sistemak instalatzea. Web-orriak egitea.
Informatikaren eta telekomunikazioen munduan gehien erabiltzen den oinarrizko hizkuntza teknikoa.
Sektorearen ezaugarriak identifikatzea eta lanpostuak definitzea. Laneko arriskuen prebentzioa. Lan-baldintzen analisia. Lanerako eta bizialdi osoko ikaskuntzarako.
Enplegurako hautaketa-prozesuak. Konpetentzia pertsonal, sozial eta emozionalak. Trebetasun ekintzaileak. Ekintzailetza-ideiak. Proiektu ekintzailea.
Ekonomia lineala eta zirkularra. Laugarren eta bosgarren industria-iraultzak. Cloud eta sistema konektatuak. Produkzio-sistemen ezaugarriak. Ekonomia linealean oinarritutako sektoreko enpresa klasiko bat 5.0 kontzeptura eraldatzeko plan bat egitea.
Nazio Batuen 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak. Euskadiko LH Basque Country 2030 Agenda. Ingurumen- eta gizarte-erronkak. Jasangarritasun-irizpideak jardun profesionalean eta pertsonalean. Produktu eta zerbitzu arduratsuak. Jarduera jasangarriak. Enpresa-jasangarritasuneko planen analisia.
Hautazko Moduluak zehazteko.
Sektoreko enpresak sailkatzea, hauen antolamenduaren arabera eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu motaren arabera. Sektorearen beharrizanetarako irtenbideak planteatzea. Planteatutako irtenbiderako proposatutako jarduerak gauzatzeko prozesua planifikatzea eta gauzatzea. Proiektua aurkeztea eta defendatzea konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiliz.
Lan-praktikak inguruko enpresetan egingo dira. Ikasle bakoitzak tutore bat izango du ikastetxean, eta instruktore bat enpresan, praktikari jarraipen zehatza egiteko.
Erasmus+ bekei esker, beste herrialde batzuetako enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute.