Titulazioa

Salmentak eta Merkataritza-espazioak Kudeatzeko Goi-mailako Teknikaria

Iraupena

2 ikasturte
Ziklo hau eta Marketina eta Publizitatea hiru ikasturtetan egiteko aukera

zuzeneko sarbidea

Batxilergoa, Goi-mailako Heziketa Zikloa, Erdi-mailako Heziketa Zikloa

Ikastetxean eskaintzen den Hizkuntza eredua

A eta D eredua (Goizez)

Gaitasun Profesionala

Produktu eta zerbitzuen salerosketako eta banaketako merkataritza-eragiketak kudeatzea, eta merkataritza-espazioen ezarpena eta animazioa antolatzea, kalitateari, segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko irizpideen arabera, indarrean dagoen araudia aplikatuta.

Irteera profesionalak

Moduluak

Merkataritza-espazio bat definitzeko eta antolatzeko diseinua. Merkataritza-espazioak ezartzeko proiektuak lantzea. Erakusleihoen konposizioa eta muntaia egiteko irizpideak.

Produktu-aukeraren dimentsioa zehaztea. Produktu edo zerbitzuen aukera linealetan ezartzeko prozedura zehaztea. Salmenta-puntuko sustapen-ekintzak diseinatzea.

Salmenta-taldearen antolamendu-egitura eta tamaina zehaztea. Merkataritza-taldeko kideei salmenta-helburuak esleitzeko plangintza egitea. Merkataritza-taldeak prestatzeko metodoak eta helburuak finkatzea. Merkataritza taldea motibatzeko eta ordaintzeko sistema bat diseinatzea.

Merkataritza-estrategiak definitzeko eta salmenta-plana lantzeko informazioa lortzea. Enpresaren merkataritza-kudeaketa optimizatzen lagunduko duten negozioko-aukera berriak identifikatzea. Produktu/zerbitzua saltzeko prozesua kudeatzea eta prozesua diseinatzea.

Enpresa baten merkatu-aukerak ebaluatzea. Produktu- edo zerbitzu-politika definitzea. Banaketa-kanala, komunikazio-ekintzak eta briefingak hautatzea. Marketin-plan bat egitea, jarraipena egitea eta kontrolatzea.

Web-orriak eraikitzea. Marketin digitaleko plana diseinatzea. Enpresa baten E-commerce politika definitzea.

Enpresak sortzeko ekimenak eta aukerak aztertzea. Enpresaren forma juridikoa ezartzea eta finantza-baliabideak lortzeko izapideak antolatzea. Kobrantzen, ordainketen eta fakturen dokumentazioa egitea. Kontabilitate- eta zerga-prozesua kudeatzea.

Biltegi-prozesua antolatzea. Biltegiko stockak kudeatzea. Biltegian egindako prozesuak gainbegiratzea.

Behar diren materialak zehaztea eta hornikuntza-politikak egitea. Hornitzaileak hautatzea, haiekin negoziatzea eta dagokion dokumentazioa egitea.

Enpresaren inguruneko merkatuaren aldagaiak aztertzea. SIM bat konfiguratzea. Merkataritza-ikerketakoa plana lantzea. Informazioa tratatzea, antolatzea eta datuak estatistikoki aztertzea.

Ahozko mezuak aztertzea eta sortzea. Idatzizko mezuak interpretatzea eta sortzea. Ingeles mintzatzen diren herrialdeetako kultura-elementu esanguratsuak identifikatzea eta interpretatzea.

Sektorearen ezaugarriak identifikatzea eta lanpostuak definitzea. Laneko arriskuen prebentzioa. Lan-baldintzak aztertzea. Laneratze-prozesua eta bizialdi osoko ikaskuntza.

Enplegurako hautaketa-prozesuak. Konpetentzia pertsonalak, sozialak eta emozionalak. Ekintzailetza-trebetasunak. Ekintzailetza-ideiak. Proiektu ekintzailea.

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreetan. Teknologia gaitzaileak ezaugarritzea. Cloud eta sistema konektatuak. Adimen artifizialaren aplikazioa. Datuen ebaluazioa. Enpresa bat digitalizatzeko proiektu bat garatzea.

Nazio Batuen 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak. Euskadiko LH Basque Country 2030 Agenda. Ingurumen- eta gizarte-erronkak. Jasangarritasun-irizpideak jardun profesionalean eta pertsonalean. Produktu eta zerbitzu arduratsuak. Jarduera jasangarriak. Enpresa-jasangarritasuneko planen analisia.

Hautazko moduluak zehazteko

Sektoreko enpresak sailkatzea, haien antolamendua eta produktu edo zerbitzu mota kontuan hartuta. Sektorearen beharretarako irtenbideak planteatzea. Proposatutako jarduerak gauzatzeko plangintza eta jarraipena egitea. Proiektua aurkeztea eta defendatzea, konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabilita.

Unibertsitaterako irteerak

Deskargatzeko fitxa