Donostiako Aquarium-ean ospatutako sari banaketa ekitaldian, gure Merkataritza Jarduerako ACMJ22 taldeko Dogiguau Ikasenpresa proiektuak hirugarren saria irabazi zuen Marketin eta Salmenta Puntua atalean.
Ekitaldia Tknikak eta Italentek antolatu zuten, ekintzailetasuna sustatzen duen Ikasenpresa programaren baitan. Hainbat ikastetxetako proiektuek parte hartu zuten topaketan, eta gure ikasleen lana saritua izatea benetan arrakasta handia izan da.
Zorionak Dogiguau talde osoari, egindako lan bikainagatik eta erakutsitako ekintzailetasun espirituagatik! Segi horrela!

