Ikasenpresa Azoka Okendo: ekintzailetza praktikan, ikasleen eskutik

Zubiriko Okendo eraikinean, Erdi Mailako Merkataritzako ikasleek Ikasenpresa Azoka Okendo antolatu dute, azoka ofiziala baino astebete lehenago, ostegun honetan. Ekimen honen bidez, ikasleek ekintzailetasunaren arloan ikasitakoa praktikan jartzeko eta beren proiektuak ikusgai egiteko aukera izan dute.

Azoka honek aukera eman du ikasle guztien lana gertutik ezagutzeko, ikasturtean zehar Ikasenpresa ekintzailetza-programaren barruan landutako ideiak eta proiektuak aurkeztuz.

Horren harira, iTlent-ek antolatutako 2026ko Ikasenpresa Azoka otsailaren 5ean egingo da Eibarren, 10:00etatik 13:00etara. Bertan, FP Euskadiko ikastetxeetako ikasleen 622 stand bisitatu ahal izango dira, ekintzailetza-proiektu ugari ezagutzeko aukera eskainiz.
Zorionak Erdi Mailako Merkataritzako ikasleei egindako lan bikainagatik. Benetan ikusgarria izan da erakutsi duten inplikazio eta sormen mailagatik.

Lotutako berriak