Bideojoko eta Errealitate Birtualeko espezializazioko ikasleak diren Aritz Arburu eta Álex Murcia Montrealen egongo dira bi hilabetez bukatu berri duten ikastaroaren praktikak egiten Erasmus+ bekei esker. Zehazki Indie Asylum enpresaren barnean dauden bi estudio desberdinetan egingo dute lan. Quebec, eta zehatzago Montreal, mundu mailako bideojokoen garapeneko polo nagusienetako bat da. Beraz, oso aukera polita izango dute asko ikasi eta herrialde ederra ezagutzeko. Esperientzia baliotsua benetan!