Aurreko ostiralean, hilak 18, Turismoko 1. mailako ikasleekin Santa Klara uhartera bisitatu genuen. Donostiako kaian “Motoras de la Isla”-ren ontzira igo eta bertara iritsi ginen.
Helburua, turismoa, natura eta artea elkar uztartzea izan zen.
Uhartera iritsi ginenean, gidari baten azalpenen laguntza izan genuen.
Batetik, uharteko ekosistema eta biodibertsitate berezia ezagutu genituen: hala nola “Podarcis liolepis sebastiani” edo “Santa Klara uharteko sugandila” eta bertako hegaztiak, ubarroia eta kaioa.
Bestetik, uhartearen historia aztertu genuen, izurri garaietan berrogeialdiak egiteko ospitale gisa nahiz konfinatze-leku modura izandako erabilera eta farozainaren lana aipatuz.
Horrez gain, itsasargi barruan dagoen Cristina Iglesiasen Hondalea eskultura bisitatu genuen, kobrez zein brontzez egina eta uren mugimendua nahiz geologia birsortzen dituena.
Azkenik, bisita-fluxuen eta edukieraren kudeaketa ikusi genuen, ingurumenaren babesa nola bideratzen den ulertzeko.
Eguraldi eskasa egin zuen arren goiz pasa atsegina izan zen.
