Berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka batu gara Zubiri Manteon

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea egin da Zubiri Manteoko hiru eraikinetako sarreretan, konpromisoa irmo adierazteko.

Eguraldi txarrak ez du ekitaldia oztopatu; aterkiak eskuan hartuta, ikastetxeko hainbat kide bildu gara indarkeria matxistaren aurkako jarrera argia erakusteko. Horrez gain, egunean zehar ikasleekin ere gai honen inguruko hainbat jarduera eta lanketa egin dira ikasgeletan.

Ekitaldi eta jarduera hauen bidez, indarkeria mota guztiak gaitzetsi eta berdintasunean nahiz errespetuan oinarritutako gizarte bat eraikitzearen aldeko aldarria plazaratu dugu beste behin ere.

Lotutako berriak