Erdimailako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikasleek robotikaren mundua gertutik ezagutzeko aukera izan dute Robotikako ikasgaian egindako lan praktikoen bidez.
Ikasleek UR3 robot kolaboratiboarekin lan egin dute, robotaren programazioa eta mugimenduak kontrolatzen ikasiz. Helburua robotika kolaboratiboaren oinarriak ulertzea eta industria inguruneetan erabiltzen diren teknologien funtzionamendua ezagutzea izan da.
Proiektuan zehar, ikasleek:
- robotaren mugimenduak programatu dituzte
- lan sekuentzia automatizatuak sortu dituzte
- robotika kolaboratiboaren segurtasun eta erabilera printzipioak ezagutu dituzte
Hemen ikusi dezakezue kurtso amaieran ikasleek aurrera eraman duten erronkaren emaitza.
Horrelako jarduerek aukera ematen diete ikasleei teknologia aurreratuak modu praktikoan lantzeko, eta gaur egungo industria digitalaren errealitatera hurbiltzeko.