Langileen koordinazioa bilera profesiona, kongresu, azoka, erakusketa eta ekitaldietan teknikaria
Ikasturte 1 (900 ordu)
Ostalaritza eta Turismoa Familiako edozein Goi Mailako Zikloa
Administrazioa eta Kudeaketa eta Merkataritza eta Marketina Familien Erdi Mailako Heziketa Zikloa
Bilera profesional, pizgarri, konbentzio, kongresu, erakusketa, azoka eta ekitaldien antolakuntzan zerbitzua ematen duten langile taldeen hautaketan, prestakuntzan eta
gainbegiratzean identifikazio-, lankidetza- eta laguntza-lanak egitea. Eta, horretarako, atzerriko hizkuntza bat erabiliko da, zehaztutako ekintza-planaren protokoloaren eta kalitate- eta
segurtasun-estandarren arabera eta indarreko araudia beteta.
Bilera profesionalen, biltzarren, pizgarrien, azoken eta erakusketen (MICE) industria ezaugarritzea, eta, horretarako, mota horretako zerbitzuak emateko metodologia eta operatiboa aplikatzea. Antolakundeari laguntzeko zerbitzuarekin lotutako informazioa kudeatzea. Jendeari programatutako jardueren eta zerbitzuen berri ematea. MICE zerbitzuak emateko lantaldeak hautatzen eta banatzen laguntzea. Ekipamenduak, materialak eta instalazioak, besteak beste, egiaztatzea eta lantaldeen funtzioekin lotzea. Enpresaren edo erakundearen irudi pertsonala eta korporatiboa identifikatzea, eta ekitaldiaren protokoloarekin lotzea. Bilera edo ekitaldi motaren arabera definitutako kalitate-plana egiaztatzea eta aplikatzea. Ekitaldiaren segurtasun-plana aplikatzea, koordinatzea eta bezeroei, zerbitzua ematen duten langileei eta zerbitzu-emaileei jakinaraztea.
Sustapenak ezaugarritzea, eta marketin- eta salmenta-ekintzetako funtzio nagusiak aztertzea. Merkataritza-ekintzei buruzko informazioa garatzea, eta ekintza horiek plan eragilean ezarritako laguntza-zerbitzuak ematearekin lotzea. Merkataritza-ekintzak sustatzeko produktuak eta materialak aurkezten eta egokitzen laguntzea. Lantaldea koordinatzea, eta merkataritza-ekitaldietan eta marketin-ekitaldietan kalitateko eta balio erantsiko zerbitzua eskaintzeko aholkatzea. Informazio- eta salmentapuntu batean jendeari arreta emateko teknikak aplikatzea. Produktu eta zerbitzuei buruzko marketin, publizitate, sustapen eta salmentako ekintzetan aholkuak ematea jendeari. Tresneria, materialak eta bestelakoak biltzen eta egokitzen laguntzea.
MICE sektoreko eta ekitaldietako zerbitzu-prestazioen protokoloa ezaugarritzea, eta araudiarekin identifikatzea. Protokolo-ekitaldi ofizialak eta ez-ofizialak ezagutzea. Protokolo-ekitaldiak eta ekitaldiak planifikatzen laguntzea, zehaztutako programetatik abiatuta. Protokolozko eragiketak egitea, eta MICE sektoreko eta ekitaldietako zerbitzu-prestaziora egokitzea. Nazioarteko protokoloa ezaugarritzea, eta MICE sektoreko eta ekitaldietako zerbitzuak ematearekin lotzea. MICE sektorean zerbitzuak emateko enpresa-protokoloko teknikak hautatzea, irudi korporatiboko irizpideak kontuan izanda.
Ahozko informazioa ulertzea, mezuaren eduki orokorra identifikatuta. Testu idatziak interpretatzea eta mezuaren edukia ezagutzea. Ahozko mezu errazak sortzea hizkuntza-arauak erabiliz. Testu idatzi errazak egitea gramatika-arauak aplikatuz. Komunikazio-egoeretan elkar eragitea, atzerriko hizkuntzaren herrialdeko ohiturei buruz hausnartuz.
Lan praktikak inguruko enpresetan egin. Ikasle bakoitzak tutore bat izango du ikastetxean eta instruktore bat enpresan. Hauek ikaslearen praktikaren jarraipen zehatza eramango dute.