Zuzendaritzari laguntzeko goi-mailako teknikaria
2 ikasturte
Ziklo hau eta Administrazio eta Finantzak hiru ikasturtetan egiteko aukera
Batxilergoa, Goi-mailako Heziketa Zikloa, Erdi-mailako Heziketa Zikloa
A eta D ereduak (hirueleduna ingelesarekin) - (Goizez)
Zuzendaritzari eta beste sail batzuei laguntzea entitatearen antolamenduan, ordezkaritzan eta funtzio administratibo eta dokumentaletan; entitatearen barneko eta kanpoko informazioa eta komunikazioa kudeatzea; eta ordezkaritza bidez beste zeregin batzuk egitea, beharrezkoa bada. Horretarako, ingelesa eta/edo atzerriko hizkuntza erabiliko da –beharrezkoa denean–, indarrean dagoen legeria aplikatuko da, kalitatea kudeatzeko protokoloei jarraituko zaie, eta lanarriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko
arauen arabera jardungo da.
Espedienteak eta dokumentazio juridikoa eta enpresariala prestatu eta Erakunde eta Administrazio publikoaren aurrean aurkeztu.
Pertsonalaren hautaketa, formakuntza, promozioaren zereginetan eta enpresaren giza baliabideen kudeaketan lagundu.
Aplikazio informatikoak erabili: testu prozesadoreak, kalkulu orriak, datu-baseak. Formatu desberdinak erabiliz, dokumentazioa eta multimedia aurkezpen profesionalak sortu eta informazio sistemak kudeatu, posta elektronikoa, hodei aplikazioak…
Salerosketari dagokion dokumentazio administratiboa sortu eta organizatu, kobrantza eta ordainketen kudeaketari dagozkion tramiteak egin, merkatal-kontable eta zerga kalkuluak.
Ahozko eta idatzizko komunikazio teknikak landu. Enpresaren dokumentazioaren artxiboa eta horren mantenua. Salmenta ondoko zerbitzuari dagozkion kontsultak eta kexak kudeatu.
Harreman publikoetako elementuak ezaugarritu. Protokolo teknikak hautatu. Protokolo instituzionala ezaugarritu. Lanbide harremanei eta komunikazioei laguntzeko jarduerak koordinatu. Enpresa kalitateko konpromisoak eta zerbitzu kartak landu. Bezeroari arreta emateko jarrerak sustatu.
Lan giroaren optimizatu. Lan taldeko jardunen koordinatu. Sailaren zereginen plangintza egin. Bilera eta ekitaldi korporatiboak antolatu. Nazio mailako eta nazioarteko bidaien eta joan-etorriak antolatu.
Proiektuak kontrol aplikazioen bitartez kudeatu eta administratu. Testuak, datuak, irudiak eta grafikoak integratutako dokumentuak landu. Ikus entzunezko aurkezpenak landu. Enpresa eta proiektuen kudeatu, web 2.0 tresnekin. Dokumentuak administratu dokumentu kudeaketako sistema baten bidez.
Ahozko mezuak aztertzea eta sortzea. Idatzizko mezuak interpretatzea eta sortzea. Ingeleraz mintzatzen den herrialdeen kultura-elementu adierazgarriak identifikatzea eta interpretatzea.
Ahozko eta idatzizko komunikazioan lexikoaren erabilera zabala eta egokia garatu, hizkuntza estandarrean zailtasun ertaineko mezuak eta testuak ulertuz eta interpretatuz. Dokumentuak eta txostenak helburu akademiko edo profesionalarekin idatzi.
Ingelesa ez den beste atzerriko hizkuntza batean komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin, zuzendaritzari laguntzeko jardueretan.
Sektorearen ezaugarriak identifikatzea eta lanpostuak definitzea. Laneko arriskuen prebentzioa. Lan-baldintzen analisia. Lanerako eta bizialdi osoko ikaskuntzarako.
Enplegurako hautaketa-prozesuak. Konpetentzia pertsonal, sozial eta emozionalak. Trebetasun ekintzaileak. Ekintzailetza-ideiak. Proiektu ekintzailea.
Digitalizazioa produkzio-sektoreetan. Teknologia gaitzaileak ezaugarritzea. Cloud-a eta sistema konektatuak. Adimen artifizialaren aplikazioa. Datuen ebaluazioa.
Nazio Batuen 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak. Euskadiko LH 2030 Agenda. Ingurumen- eta gizarte-erronkak. Jasangarritasun-irizpideak jardun profesionalean eta pertsonalean. Produktu eta zerbitzu arduratsuak. Plan eta jarduera jasangarriak.
Hautazko Moduluak zehazteko.
Sektoreko enpresak sailkatzea, hauen antolamenduaren arabera eta produktu edo zerbitzu motaren arabera. Sektorearen beharrizanetarako irtenbideak planteatzea. Planteatutako irtenbiderako proposatutako jarduerak gauzatzeko prozesua planifikatzea eta gauzatzea. Proiektua aurkeztea eta defendatzea konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiliz.
Prestakuntza inguruko enpresetan egingo da. Ikasle bakoitzak tutore bat izango du ikastetxean eta instruktore bat enpresan. Tutore horiek prestakuntzaren jarraipen zehatza egingo dute.
Erasmus+ bekei esker, beste herrialde batzuetako enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute.