Titulazioa

Merkataritza Jardueretako Teknikaria

Iraupena

2 ikasturte

zuzeneko sarbidea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua

Ikastetxean eskaintzen den Hizkuntza eredua

D eredua (Goizez)

Gaitasun Profesionala

Ondasunak eta/edo zerbitzuak banatzeko eta merkaturatzeko jarduerak garatzea, eta merkataritza-establezimendu txiki bat kudeatzea, ezarritako kalitate- eta segurtasun-arauak aplikatuta eta indarrean dagoen legeria errespetatuta.

Irteera profesionalak

Moduluak

Marketinaren garrantzia enpresan. Produktu mota ezberdinenak aztertu. Prezio-ezarpena. Banaketa-kanalen aukeraketa.

Merkatal enpresa txiki baten sorrera -Enpresagela-.

Biltegiaren antolaketa: harrera, ezartze eta izakinen kudeaketa. Produktuen prestaketa eta garraioa.

Merkataritza-establezimendu txiki baten erosketa-beharrak zehaztea. Salerosketa kudeatzea. Saltokiko terminala erabiltzea.

Merkataritza-eskaintza lantzea eta egitea. Produktuen salmentarekin erlazionatutako ekintzak egitea.

Merkataritza-azalera antolatzea. Produktuak jartzea, erakustea eta birjartzea. Salmenta-puntuko publizitatea, erakusleihoak eta sustapen-ekintzak egitea.

Kontsumitzaile motak eta horien beharrak identifikatzea. Saltzaileen funtzioak. Salmenta-prozesua antolatzea eta kontratuak formalizatzea. Salmenta-eragiketen merkataritza- eta kobrantza-dokumentazioa kudeatzea.

Merkataritzan erabilera orokorreko informatika-aplikazioak erabiltzea. Kalkulu-orriarekin kalkulu matematikoak egitea eta datu-baseen kudeatzaileekin datuak tratatzea. Liburuxkak, kartelak… egitea.

Bezeroari arreta/informazioa emateko jarduerak garatzea. Kexak eta erreklamazioak izapidetzea.

Online salerosketa-ekintzak egitea. Web 3.0 inguruneak erabiltzea.

Idatzizko testu errazetan bildutako informazio profesionala interpretatzea. Ahozko eta idatzizko mezu errazak, argiak eta egituratuak sortzea, eta elkarrizketa profesionaletan eragile aktibo gisa parte hartzea.

Sektorearen ezaugarriak identifikatzea eta lanpostuak definitzea. Laneko arriskuen prebentzioa. Lan-baldintzak aztertzea. Laneratze-prozesua eta bizialdi osoko ikaskuntza.

Enplegurako hautaketa-prozesuak. Konpetentzia pertsonalak, sozialak eta emozionalak. Ekintzailetza-trebetasunak. Ekintzailetza-ideiak. Proiektu ekintzailea.

Ekonomia lineala eta zirkularra. Laugarren eta bosgarren industria-iraultzak. Cloud eta sistema konektatuak. Produkzio-sistemen ezaugarriak. Ekonomia linealean oinarritutako sektoreko enpresa klasiko bat 5.0 kontzeptura eraldatzeko plan bat egitea.

Nazio Batuen 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak. Euskadiko LH Basque Country 2030 Agenda. Ingurumen- eta gizarte-erronkak. Jasangarritasun-irizpideak jardun profesionalean eta pertsonalean. Produktu eta zerbitzu arduratsuak. Jarduera jasangarriak. Enpresajasangarritasuneko planen analisia.

Hautazko moduluak zehazteko

Sektoreko enpresak sailkatzea, haien antolamendua eta produktu edo zerbitzu mota kontuan hartuta. Sektorearen beharretarako konponbideak planteatzea. Proposatutako jarduerak gauzatzeko plangintza eta jarraipena egitea. Proiektua aurkeztea eta defendatzea, gaitasun teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabilita.

Goi-mailako zikloetarako irteerak

Deskargatzeko fitxa