Titulazioa

Bidaia-agentzietako eta Ekitaldien Kudeaketarako Goi-mailako Teknikaria

Iraupena

2 ikasturte

zuzeneko sarbidea

Batxilergoa, Goi-mailako Heziketa Zikloa, Erdi-mailako Heziketa Zikloa.

Ikastetxean eskaintzen den Hizkuntza eredua

A eredua (Eleanitza Ingelerarekin) - (Goizez)

Gaitasun Profesionala

Titulu honen konpetentzia orokorra bidaia konbinatuak eta mota guztietako ekitaldiak programatzea eta egitea, bidaia-agentzietan eta beste banaketa-unitate batzuen bidez turismo-zerbitzuak saltzea, marketin-programak garatzeko ekintzak proposatzea eta bezeroen gogobetetasuna ziurtatzea da.

Irteera profesionalak

Moduluak

Turismo merkatua eta bere testuinguruaren azterketa, bereziki, turismo eskaintza eta eskaria azpimarratuz. Tipologia turistikoak eta beren joerak identifikatzea.

Harreman publikoen erabilera sektore turistikoko enpresetan, batez ere, bezeroekiko harremanei eta kexa,  erreklamazio eta iradokizunen kudeaketari garrantzi berezia emanez. Protokoloa eta bere aplikazioa enpresen eta erakundeen ekitaldietan.

Turismo marketinaren justifikazioa eta kontzeptua. Marketin-mix-aren elementuak eta bere aplikazioa sektore turistikoan. Marketin planaren diseinua eta karakterizazioa.

Erkidegoko, Espainiako, Europako eta munduko gainerako lekuetako geografia turistikoa. Helmuga turistiko garrantzitsuenak.

Espainiako baliabide turistikoak identifikatzea eta interpretatzea: artistikoak, historikoak, soziokulturalak, landatarrak eta paisajistikoak.

Bidaia konbinatu eta ekitaldien diseinua, bertan sartzen diren zerbitzuak definituz, bere kostuak zehaztuz eta PSP-a finkatuz. Turismo produktuei buruzko dokumentazioa diseinatu eta prestatu: txartelak, bonoak, espedienteak.

Turismo zerbitzu eta produktuen erreserba eta salmenta AMADEUS GDS-aren training modua erabiliz. Saldu ondoko eragiketak. Kexak eta erreklamazioak.

Erakunde bitartekarien izenak, sailkapena eta antolakuntza. Kudeaketa administratiboa eta komertziala. Kudeaketa software bidaia agentzietan. Kalitatea turismo zerbitzuetan. Ekitaldi baten diseinua eta gauzatzea.

Ingeles teknikoa turismo-sektoreari aplikatua: idatzia sektorearen berezko mezuak prestatzeko (erreserbak, merkatal-korrespondentzia…) eta ahozkoa, elkarrizketa arin bat jarraitzeko
gaitasuna izateko.

Idatzizko nahiz ahozko mezuak identifikatzeko, interpretatzeko eta prestatzeko gai izatea hainbat egoera ezberdinetan: ohikoak, pertsonalak eta lanbidearen ingurukoak.

Sektorearen ezaugarriak identifikatzea eta lanpostuak definitzea. Laneko arriskuen prebentzioa. Lan-baldintzen analisia. Lanerako eta bizialdi osoko ikaskuntzarako.

Enplegurako hautaketa-prozesuak. Konpetentzia pertsonal, sozial eta emozionalak. Trebetasun ekintzaileak. Ekintzailetza-ideiak. Proiektu ekintzailea.

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreetan. Teknologia gaitzaileak ezaugarritzea. Cloud eta sistema konektatuak. Adimen artifizialaren aplikazioa. Datuen ebaluazioa. Enpresa bat digitalizatzeko proiektu bat garatzea.

Nazio Batuen 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak. Euskadiko LH Basque Country 2030 Agenda. Ingurumen- eta gizarte-erronkak. Jasangarritasun-irizpideak jardun
profesionalean eta pertsonalean. Produktu eta zerbitzu arduratsuak. Jarduera jasangarriak. Enpresa-jasangarritasuneko planen analisia.

Ekitaldiak prestatzeko, muntatzeko eta desmuntatzeko prozesuak ikusten dira. Beharrezko giza-baliabide, baliabide-tekniko eta materialak identifikatzen ikasiz eta segurtasun, jasangarritasun eta irisgarritasun irizpideak aplikatuz.

Turismo eta ostalaritzako enpresetan erabiltzen diren tresna digital nagusiak ezagutarazten dizkie ikasleei. Ikasgaiak ikuspegi praktikoa eta laneratzerako orientazioa du, erreserben kudeaketa, bezeroarentzako arreta digitala eta turismo-softwarearen oinarrizko erabilera landuz.

Turisten motibazioetan, erabakietan eta portaeretan eragina duten faktore psikologikoak, sozialak eta kulturalak aztertzen ditu. Era berean, bidaiarien profilak aztertzen ditu eta ikerketa-teknikak erabiltzen ditu haien esperientzia hobeto ulertzeko eta turismo-zerbitzuak hobetzeko.

“Guztiontzako turismoa “ez da modulu teoriko bat, baizik eta turismoaren munduari beste ikuspegi batetik begiratzeko gonbidapena: sektore inklusiboago, gizatiarrago eta aniztasunarekiko begirunetsuago batekiko konpromisoarena.

Zikloan ikasitako guztia integratzen duen lan praktiko bat garatuko da, diseinuaren eta plangintzaren faseetatik igarota. Espezialitateari lotutako benetako proiektu batean eskuratutako gaitasun teknikoak eta pertsonalak erakusteko aukera bat izanik.

Unibertsitaterako irteerak

Deskargatzeko fitxa