Urtero bezala, aurten ere Lanbide Heziketako ikasle talde bat Eusko Skills txapelketan parte hartzera joan dira.
EuskoSkills Lanbide Heziketako “talentu-show”-a da, baina dantzak edo abestiak ordez, tornuak, ordenagailuak eta tramak erabiltzen dira! Ikasleek erakusten dute benetan badakitela zertan dabiltzan: euren trebeziak, ezagutzak eta lan-ingurune errealean moldatzeko gaitasuna. Hori bai, ez da broma — bakoitza bere espezialitatean ahalik eta onena izaten saiatzen da, eta erronkak ez dira makalak! Beraz, prestatu palomitak eta animatu zure faboritoa! (Zubirikoa, noski!)



