Pasa den maiatzaren 19an Manavoid Entertainment enpresako zuzendari eta Indie Asylum (https://www.indieasylum.com/) bideojokoen inkubagailuaren sortzaile den Chris Chanceyk hitzaldi bat eskaini zuen erkidegoko arlo horretan hezkuntza eskaintza duten eskola eta arlo horretan lan egiten duten enpresentzat.
Hitzaldi honetan, inkubagailuaren sorreraren esperientzia partekatzeaz gain gure inguruan horrelako proiektu bat martxan jartzeko jarraitu beharreko pausuak eta gomendioak eman zituen. Benetan hitzaldi interesgarria izan zen!