SEED Erasmus+ K2 proiektuari hasiera Gasteizen

Egun hauetan zehar, Gasteizko Gamarra Lanbide Heziketan egin dira SEED Erasmus+ K2 proiektuaren lehen topaketak. Proiektuaren koordinazioa Gamarra ikastetxearen eskutik dator, eta bertan parte hartzen dute Agrupamento de Escolas de Lousada (Portugal) eta Ortaköy Zübeyde Hanım Lisesi (Turkia). Helburua jasangarritasuna eta berrikuntza lantzea da, lanbide heziketako ikuspegitik.
Gure ikastetxetik, Merkataritzako zikloko irakasle batek parte hartu du lehen saioetan, eta proiektuaren fase berriak planifikatzeko talde-dinamika eta hausnarketa saioetan murgildu da.
Gainera, egonaldian hainbat jarduera kultural eta gastronomiko egin dira. Trash food kontzeptuan oinarritutako sukaldaritza esperientziaz gozatu dute, Michelin eta Repsol izardun @karmine_jatetxea jatetxea bisitatu dute, @sukaldi_gasteiz eta @elcirculo_jatetxea jatetxeetan Jokin chef-ak prestatutako bazkaria dastatu dute, eta @bioalai_koop kooperatiba ezagutu dute, kontsumo arduratsua ardatz hartuta.
Harrera saio honek oso esperientzia aberasgarria eskaini du, eta lankidetza europarra sendotzeko bide bikaina izan da gure irakaslegoarentzat.

Lotutako berriak