3. MAILAKO ZIURTAGIRI PROFESIONALA
Ostatuetako solairuen saila kudeatzea
Astelehenetik ostegunera, 16:00 etatik 21:00arte
Teknikari-titulua, goi-mailako teknikari-titulua, batxiler-titulua edo horren baliokidea izatea
3. mailako ziurtagiri profesionala (C maila) izatea
C gradua eskaintza partzial metagarria da, eta lanbide-ziurtagiri bat lortzeko lan-merkatuan garrantzi handia duten hainbat lanbide-moduluk osatzen dute. Prestakuntza gaindituz ere lor daiteke, edo prestakuntza horretan sartutako lanbide-modulu guztiak osatzen dituzten B graduko gaitasun-ziurtagiriak metatuz. C graduko lanbide-ziurtagiriak gaindituz gero, D graduko heziketazikloak lortu ahal izango dira.
Harreman publikoen erabilera sektore turistikoko enpresetan, batez ere, bezeroekiko harremanei eta kexa, erreklamazio eta iradokizunen kudeaketari garrantzi berezia emanez. Protokoloa eta bere aplikazioa enpresen eta erakundeen ekitaldietan.
Turismo-ostatuko enpresa antolatzea eta koordinatzea: oinarrizko irizpideak, organigrama, erabakiak hartzeko tresnak. Turismo-ostatuko enpresaren errentagarritasun ekonomiko-finantzarioa: balantzeen eta emaitzen kontuen azterketa, finantzaketa-iturriak, aurrekontu-kontrola, inbertsio-motak. Kalitate-sistemak eta Ingurumen-kudeaketa.
Solairu-saila: antolaketa, ekipamenduak eta mantentze-lanak. Ostatu-unitateak gainbegiratzea eta prest jartzea. Dekorazioa eta girotzea.
Plantilla planifikatzea eta hautatzea. Harrera-eskuliburua eta langileak enpresaren egituran integratzeko ekintzak. Ekipoak zuzentzeko eta dinamizatzeko teknikak.
Ingeles teknikoa turismo-sektoreari aplikatua: idatzia sektorearen berezko mezuak prestatzeko (erreserbak, merkatal-korrespondentzia…) eta ahozkoa, elkarrizketa arin bat jarraitzeko gaitasuna izateko.
Lan-jarduerarekin lotutako arriskuak identifikatzea, ebaluatzea eta kontrolatzea, laneko istripuak eta gaixotasunak saihesteko.