Lehen zikloko arte-tailerretan eta Irati Laburu irakaslearen eskutik, hiri-artearen barruan landu da Banksy artistaren lana.
Gure ikasleen pentsamendu kritikoa lantzeko tresna bikaina denez, Banksyren hiri-artea aukeratu da, egungo gizarte-gaiak (kontsumismoa, bakea, berdintasuna…) oso modu erakargarrian jorratzen dituelako gazteentzat, bere hizkuntza grafizio eta zuzenagatik.Helburua irudi horien atzean ezkutatzen den mezua bilatzea da.
Ariketa honen bidez, inguratzen dituen mundua azaletik haratago aztertzen ikasiko dute, bidegabekeriak zalantzan jartzen eta beren iritziak errespetuz eta argudio sendoz defendatzen.Azken batean, ikasleek egungo gizartean hain beharrezkoa den pentsamendu autonomo, analitiko eta kritiko hori garatzea bilatzen da, etorkizunean herritar konprometituak izan daitezen.
Zuen lana gustukoa izatea espero dugu.

