Musika, emozioak eta sormena euskaraz

Maiatzaren 26an gauzatu zen “Galduta nago. Emozioen musika kutxa” tailerra, eta DBH 4. mailako Musika ikasleek (hautazkoa + Diber) parte hartu zuten, Kultura Eskola programaren barruan. Tailerraren helburua musika, sormena eta emozioak uztartzea izan da, gazteei euren barne mundua adierazteko espazio seguru eta epairik gabekoa eskainiz.

Saioan zehar, ikasleek euskarazko letrak sortu, erritmoak landu eta musika-tresna digitalak erabili dituzte (Ableton, GarageBand…), ahotsa eta emozioak sormenaren erdigunean jarriz. Helburu nagusia ez da musikari profesionalak sortzea izan, baizik eta ikasleek artea autoezagutzarako, adierazpenerako eta talde-loturarako tresna gisa bizitzea.

Esperientziak erakutsi du musika hizkuntza hurbila eta irisgarria dela, eta euskara ere gazteen sormen eta adierazpen digitalerako bide indartsua izan daitekeela.

Lotutako berriak