Titulazioa

Turismo-Ostatuak Kudeatzeko Goi-mailako Teknikaria

Iraupena

2 ikasturte

zuzeneko sarbidea

Batxilergoa, Goi-mailako Heziketa Zikloa, Erdi-mailako Heziketa Zikloa.

Ikastetxean eskaintzen den Hizkuntza eredua

D eredua (Goizez)

Gaitasun Profesionala

Titulu honen konpetentzia orokorra turismo-ostatuko establezimenduak antolatzea eta kontrolatzea da, ezarritako enpresa-politikak aplikatuta, sailen helburuak, merkataritza-ekintzak eta establezimenduaren emaitza ekonomikoak kontrolatuta, ostatu-arloan zerbitzua emanda eta bezeroen gogobetetasuna ziurtatuta.

Irteera profesionalak

Moduluak

Turismo-merkatuaren eta bere testuinguruaren azterketa, bereziki, turismo eskaintza eta eskaria azpimarratuz. Tipologia turistikoak eta beren joerak identifikatzea.

Harreman publikoen erabilera sektore turistikoko enpresetan, batez ere, bezeroekiko harremanei eta kexa, erreklamazio eta iradokizunen kudeaketari garrantzi berezia emanez. Protokoloa eta bere aplikazioa enpresen eta erakundeen ekitaldietan.

Turismo marketinaren justifikazioa eta kontzeptua. Marketin-mix-aren elementuak eta bere aplikazioa sektore turistikoan. Marketin planaren diseinua eta karakterizazioa.

Turismo-ostatuko enpresa antolatzea eta koordinatzea: oinarrizko irizpideak, organigrama, erabakiak hartzeko tresnak. Turismo-ostatuko enpresaren errentagarritasun ekonomiko-finantzarioa: balantzeen eta emaitzen kontuen azterketa, finantzaketa-iturriak, aurrekontu-kontrola, inbertsio-motak. Kalitate-sistemak eta Ingurumen-kudeaketa

Solairu-saila: antolaketa, ekipamenduak eta mantentze-lanak. Ostatu-unitateak gainbegiratzea eta prest jartzea. Dekorazioa eta girotzea

Harrera- eta erreserba-saila antolatzea eta optimizatzea. Bezeroen egonaldiaren aurreko, aldibereko eta ondorengo eragiketak formalizatzea

Plantilla planifikatzea eta hautatzea. Harrera-eskuliburua eta langileak enpresaren egituran integratzeko ekintzak. Ekipoak zuzentzeko eta dinamizatzeko teknikak

Turismo-ostatuko establezimenduek merkaturatutako ekitaldiak. Plangintza, ikuskapena eta saldu osteko ekintzak

Ingeles teknikoa turismo-sektoreari aplikatua: idatzia sektorearen berezko mezuak prestatzeko (erreserbak, merkatal-korrespondentzia…) eta ahozkoa, elkarrizketa arin bat jarraitzeko gaitasuna izateko.

Idatzizko nahiz ahozko mezuak identifikatzeko, interpretatzeko eta prestatzeko gai izatea hainbat egoera ezberdinetan: ohikoak, pertsonalak eta lanbidearen ingurukoak.

Sektorearen ezaugarriak identifikatzea eta lanpostuak definitzea. Laneko arriskuen prebentzioa. Lan-baldintzen analisia. Lanerako eta bizialdi osoko ikaskuntzarako.

Enplegurako hautaketa-prozesuak. Konpetentzia pertsonal, sozial eta emozionalak. Trebetasun ekintzaileak. Ekintzailetza-ideiak. Proiektu ekintzailea.

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreetan. Teknologia gaitzaileak ezaugarritzea. Cloud eta sistema konektatuak. Adimen artifizialaren aplikazioa. Datuen ebaluazioa. Enpresa bat digitalizatzeko proiektu bat garatzea.

Nazio Batuen 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak. Euskadiko LH Basque Country 2030 Agenda. Ingurumen- eta gizarte-erronkak. Jasangarritasun-irizpideak jardun profesionalean eta pertsonalean. Produktu eta zerbitzu arduratsuak. Jarduera jasangarriak. Enpresa-jasangarritasuneko planen analisia.

Tokiko turismo‑ondare kultural eta naturala ezagutzeko eta balioesteko diseinaturiko modulua. Baliabide nagusiak identifikatu eta interpretatzen dira, bisitariei informazio egokia eta aberasgarria eskaini ahal izateko, tokiko turismoa modu arduratsu eta jasangarrian sustatuz.

Turismoaren eta gastronomiaren arteko harremana ezagutu ikuspegi teoriko eta praktikotik, turismo gastronomikoa ulertzeko gako nagusiak —joera berriak, turista profilak, helmugak eta esperientzia arrakastatsuak— aztertuz.

Tokiko turismo‑ondare kultural eta naturala ezagutzeko eta balioesteko diseinaturiko modulua. Baliabide nagusiak identifikatu eta interpretatzen dira, bisitariei informazio egokia eta aberasgarria eskaini ahal izateko, tokiko turismoa modu arduratsu eta jasangarrian sustatuz.

Irakasgaiak animazio turistikoaren oinarriak, publiko desberdinentzako jarduera-programen diseinua eta taldeak dinamizatzeko tekniken aplikazioa ditu ardatz. Horrez gain, turismo-arloan bezeroaren esperientzia hobetzeko jarduerak planifikatu, gauzatu eta ebaluatzen ditu.

Zikloan ikasitako guztia integratzen duen lan praktiko bat garatuko da, diseinuaren eta plangintzaren faseetatik igarota. Espezialitateari lotutako benetako proiektu batean eskuratutako gaitasun teknikoak eta pertsonalak erakusteko aukera bat izanik.

Unibertsitaterako irteerak

Deskargatzeko fitxa