Lan Osasunari buruzko hitzaldia Lanbide Heziketako ikasleentzat

LAB sindikatuko Lan Osasuneko arduradun Iker Espolosin Zubiri Manten izan dugu Heziketa Zikloetako ikasleei enpresetan suertatzen diren lan istripu zein lan gaixotasunen inguruko informazioa emateko. Besteak beste, arrisku psikosozialetaz aritu zaigu, sarritan ezkutuan geratzen baitira besteen aldean. Segurtasuna eta Osasunaren zaintza lan munduan langileen eskubide den heinean, ikasleak lan munduan barneratzean prebentzioa aintzat hartzea zeinen garrantzitsua den azpimarratu digu.

Lotutako berriak