2. MAILAKO ZIURTAGIRI PROFESIONALA
Harrerako eta bezeroarekiko harremaneko administrazio-jarduera
Astelehenetik ostegunera, 16:00 etatik 21:00arte
DBH-titulua edo horren baliokidea izatea. 2. mailako ziurtagiri profesionala (C maila) izatea
C gradua eskaintza partzial metagarria da, eta lanbide-ziurtagiri bat lortzeko lan-merkatuan garrantzi handia duten hainbat lanbide-moduluk osatzen dute. Prestakuntza gaindituz ere lor daiteke, edo prestakuntza horretan sartutako lanbide-modulu guztiak osatzen dituzten B graduko gaitasun-ziurtagiriak metatuz. C graduko lanbide-ziurtagiriak gaindituz gero, D graduko heziketazikloak lortu ahal izango dira.
Ahozko zein idatzizko mezuak ingelesez sortzea eta igortzea. Enpresaren dokumentazioa aztertzea, interpretatzea eta ekoiztea.
Enpresaren barneko eta kanpoko komunikazioak igortzea, jasotzea, prozesatzea eta artxibatzea. Bezeroen kontsultei, kexei eta erreklamazioei erantzutea, kalitate-prozedurak aplikatuta.
Salerosketaren berezko administrazio-dokumentuak prestatzea (eskaerak, albaranak, fakturak…). Zergak likidatzea, izakinak kontrolatzea, ordainketak eta kobrantzak izapidetzea…
Teklatua erabiltzen trebatzeko. Aplikazio informatikoak erabiltzea, hala nola testu-prozesadoreak, kalkulu-orriak, datu-baseak… Multimediako dokumentazio eta aurkezpen profesionalak hainbat formatutan egitea, eta informazio-sistemak, posta elektronikoa eta abar administratzea.
Lan-jarduerarekin lotutako arriskuak identifikatzea, ebaluatzea eta kontrolatzea, laneko istripuak eta gaixotasunak saihesteko.